XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taxizale batek aitortu zuen gerora berak Schô*nner jekez jantzia andaluziarrez jantzitako emakume gazte batekin baso horretara eraman zuela.

Alabaina Tô*tges igande eguerdian izan zen eraila, Schô*nner ordea astearte eguerdian.

Berehala argi geratu bazen ete Tô*tgesen ondoan aurkitutako arma ez zela izan Schô*nner erailtzeko erabili zena, ordutxo batzuetan Blumen kontrako susmoak izan ziren, eta bazen horretarako arrazoirik ere.

Tô*tgesekin berak mengatzeko arrazoirik baldin bazuen, beste hainbeste izan zitzakeen Schô*nnerekin mengatzeko ere.

Oso zaila iruditu zitzaien tartean zebiltzan poliziei Blumek bi arma eduki zitzakeenik.

Blumek oso odol hotzez jokatu zuen bere krimena burutzean; geroago galdetu ziotenean ea Schô*nner ere berak hil zuen, galde bezala moldaturiko erantzun lotsagarri bat eman zuen: - Bai, zergatik ez hori ere?.

Gero halere, Schô*nner berak erail izanaren susmoak gaitzetsi egin ziren, alibi guztiek ia erabat zuritzen zutenez.

Blum ezagutzen zuen edo azterketetan zehar bere izaera ezagutu zutenetatik inork ez zuen zalantzarik egiten, bera izan balitz egilea Schô*nneren erailketa argi eta garbi aitortuko zuela.

Bikotetxoa basora eraman zuen taxizaleak (Nik hobeto esango nuke sasarte bat zioen) ez zuen ezagutu Blum argazkietan.

- Jainko Jauna esan zuen, gaztetxo beltzaran politak, 1`63 eta 1`68 arteko garaierakoak, argalak eta 24-27 urtekoak... halakoak milaka dabiltza ihauterietan.

Schô*nneren etxean ez zen Blumen aztarnarik aurkitu, ezta ere andaluziarra nor zitekeen arrastorik batere.